105 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalak “UK Gaztedi Programa” martxan jarri du. Programak gazteek beraien burua ezagutzeko eta estresa kudeatzeko prestakuntza-tailerrak eta aholkularitza psikologikoa eta banakako coaching zerbitzua eskainiko ditu. Helburua gazte bakoitzak barruan gordeta duen “super boterea” ateratzea da, norbere gaitasunak eta mugak ezagutuz. Tailerra Sopelan, Barrikan, Berangon, Gorlizen, Leioan, Lemoizen, Plentzian edo Urdulizen erroldatutako 1995 eta 2009 urte bitarteetan jaiotako gazteei dago bideratua.
Astean 2 orduko prestakuntza-tailer bat da, 6 asteko iraupena duena. Bertan bi modulu landuko ditugu: adimen emozionaleko lehen modulu bat eta estresa kudeatzeko bigarren modulu bat. Egunero egoera berri askori aurre egin behar diegu, eta emozioak ondo kudeatzen baditugu ere, estresa agertu egiten da. Gazteen kasuan, zehazki, egunero izaten dituzten egoerek estresa pairatzeko baldintza guztiak betetzen dituzte. Estresa zertan datzan, nola sortzen den eta horri aurre egiteko tresnak ikastea garrantzitsua iruditzen zaigu osasun emozional hori lortzeko. Horregatik, tailerraren bigarren atal honetan estresa kudeatzeko erramintak eskainiko ditugu, mindfulness teknikak erabiliz gehien bat. Hauek dira saio bakoitzeko edukiak:
Edukiak:
- 1 saioa: Adimen emozionalaren kontzeptua.
- 2 saioa: Autoezagutza: motibazioa
- 3 saioa: Autorregulazioa: jarrera, aldaketa motor gisa
- 4 saioa: Zer da estresa
- 5 saioa: Estresatuta nago?
- 6 saioa: Mindfulness Teknika
Izena emateko, Kurtzio Kultur Etxean edo sarrerak.sopela.eus atarian egin ahalko da, irailaren 29a baino lehen.