473 Aldiz ikusita, 1 gaur
Otsailaren 12an, Uribe Kostako Mankomunitatea Sopelan duen egoitzan egindako bileran, eskualdeko ordezkariak izan ziren, artean Guruzne Carrasson Sopelako alkatea eta Mankomunitateko presidentea. Saioan, Mankomunitatearen testuingurua eta zerbitzuak aurkeztu ziren, eta Udalsareko idazkaritza teknikoaren eta eskualdeko udalerrien arteko elkarrizketa-gunea sortu zen.
Topaketa honetan garapen jasangarriarekiko konpromiso partekatua indartu zen, eta Uribe Kosta eskualdeko etorkizuneko ekimenei buruzko hausnarketa bateratua egin zen, norabide horretan aurrera egiten jarraitzeko. Sopela Udalsarea 2030eko kide aktiboa da, eta gainontzeko herriekin baoitzaren beharrak azaldu ea etorkizuneko lan-ildoak feskatzeko balio izan zuen bilerak.
