108 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalbatzak, beste behin ere, babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio Palestinako herriari, jasaten ari den genozidioa salatzeko. Hori dela-eta, Atxabiribil hondartzako mastan, Palestinako bandera jarri dute. Keinu sinboliko horrekin, EH Bildu, EAJ/PNV, AVS/SAA, PSE-EE eta Elkarrekin Sopelako zinegotziek babesa eman nahi diete Palestinako bandera beren kontura edo udalerriko kolektibo sozialen izenean modu solidarioan jarri duten auzokideei.
Legegintzaldi hasieratik, Sopelako Udalak Palestinako bandera jarria du Alkatetzaren balkoian, udal talde guztiek aho batez adostuta. Era berean, Sopelako Udalbatzak hainbat mozio babestu ditu aho batez, Palestinako herriaren alde agertuz.
