96 Aldiz ikusita, 3 gaur
Atzoko osoko bilkuran, Sopelako Udalak Azaroaren 25aren, Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren, harirako adierazpen instituzionala onartu zuen. Testuak gizarte osoari egiten dio deia, indarkeria matxistaren aurrean neutraltasunik ez dagoela eta eguneroko inplikazio aktiboa beharrezkoa dela azpimarratuz.
Adierazpenak herritarren kontzientziazioa, hezkidetza-programak, sare-komunitarioak eta erakundeen konpromiso irmoa aldarrikatzen ditu.
Adierazpena osorik irakurri nahi izanez gero, hemen kontsultatu dezakezue.
