277 Aldiz ikusita, 1 gaur
Prozesu parte hartzaile baten bidez, Sopelako Udalak joan den legealdian onartutako Gizabidearen ordenantza indargabetu, eta Bizikidetza Ordenantza berri bat proposatu nahi du, udalerriak bizikidetzaren alorrean dituen erronkei erantzun bat emateko tresna gisa. Udal arduradunen ustez, “prozesu parte hartzaile horretatik, bizikidetza bultzatzeko bestelako neurriak atera daitezke, ordenantza eta bestelako arauen aplikazioetatik haratago”.
Udal gobernuaren 2023-2027 legealdi planean, partaidetza eta gardentasuna atalean, honako helburua zehazten zen: “Gizabidearen Ordenantzaren ordez Elkarbizitza Ordenantza onartu, prozesu ireki eta parte hartzaile baten bidez”. Kontsultatu hemen Legegintzaldi Plana.
Helburu hori betetzeko Sopelako Udalak prozesu parte hartzaile bat jarri du abian, gure udalerriak bizikidetzaren esparruan dituen erronkak identifikatzeko eta ordenantza berri baten bidez zein bestelako estrategia batzuk erabilita, erronka horiei erantzun bat emateko. Prozesu honek honako faseak izango ditu: INFORMAZIOA, ENTZUTEA, GARAPENA, KONTRASTEA eta TRAMITAZIOA. Informazio guztia hemen.
Abian da prozesuaren lehen fasea
Informazio fasea deituriko prozesuaren lehen fasean, 2025eko abenduaren 1etik 31ra bitartean, honako galderei erantzutea eskatzen zaie herritarrei, idazkaritza@sopela.eus helbidera: Zeintzuk dira Sopelak bizikidetzaren alorrean dituen erronkarik nagusienak? Zelan bermatu bizikidetza Sopelan? Mezuaren kontzeptu bezala, jarri “Bizikidetza Sopelan”. Animatu, eta egin zure ekarpena.
