216 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalak dagoeneko sinatu du Gatzarriñeko biribilguneko obrak amaitu ahal izateko kontratuaren aldaketa, martxoaren amaieratik lanak geldituta egon eta gero. Aurreikuspenen arabera, sei aste falta dira obra amaitzeko; ondorioz, abuztuaren amaierarako obra bukatuta egotea espero da.
Herritarrei jakinarazi zitzaienez, Gatzarriñeko biribilgunea aldatzeko lanek atzerapen handia izan dute martxotik. Obrak atzeratzeko arrazoiak honako hauek dira: batetik, hasierako proiektuaren aldaketa bat egitea, eta, bestetik, Ur Partzuergoaren lehen mailako saneamendu-sareko hiru kutxatila handitzeko beharra. Bi alderdi horiei aurre egiteak konplexutasun tekniko eta administratibo handia ekarri du, eta, beraz, guztiz ezinezkoa izan da orain arte obrei berriro ekitea.
Udalak badaki zein eragozpen eragin dituen atzerapen garrantzitsu horrek, eta eskerrak eman nahi dizkie Larrabasterrako bizilagunei bereziki.
