171 Aldiz ikusita, 2 gaur
Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dela eta, Sopelako Udalak bat egin du Berdinduk (LGTBI pertsonei arreta emateko euskal zerbitzua) eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Adierazpen Instituzionalarekin. Ekimen honen bidez, Udalak pertsona guztien eskubideen, aniztasunaren eta berdintasunaren aldeko konpromiso irmoa berretsi nahi du.
Egun honek gogorarazten du 1990eko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuela. Nahiz eta azken urteetan lege- eta gizarte-esparruan aurrerapen handiak egin diren eta euskal herritarrek aniztasunaren aldeko jarrera argia duten, oraindik ere diskriminazio eta gorroto-diskurtso ugari gertatzen dira gure inguruan.
Hori dela eta, Sopelako Udalak azpimarratu nahi du gizarte bidezkoago, inklusiboago eta errespetuzkoago bat eraikitzeko ezinbestekoa dela LGTBI pertsona guztiak askatasunez, ikusgarritasunez eta eskubide osoz bizi ahal izatea. Udala konprometituta dago LGTBIfobiaren aurka borrokatzeko espazio seguruak sustatzen jarraitzeko.
Adierazpen instituzional osoa irakurri edo deskargatu nahi baduzu, klik egin esteka honetan:
