116 Aldiz ikusita, 4 gaur
Sopelako Udalak udalerriko hainbat unetan asfaltatzea eta zoladura berritzeko eta hobetzeko lanekin jarraituko du. Lehen lotearen ondoren, datorren astelehenean, urriaren 19an, 2. eta 3. loteetako jarduketei emango zaie hasiera. Proiektu osoak 408.000 euroko aurrekontua du eta 10.376 metro koadroko azalera hartzen du guztira.
Udalak azterketa tekniko bat egin du egoera kritikopenean zeuden guneak zehazteko. Horrela, mantentze-lanen faltagatik egoera txarrean zeuden kale gehienetan fresatzea eta berrasfaltatzea egingo da, ibilgailuen zirkulazioa eta bide-segurtasuna nabarmen hobetzeko.
Jarduketak hiru lotetan banatuta daude:
- 1. lotea (dagoeneko amaituta): Trokabide eta Etxebarri Zeharbidea kaleak (100.670,26 euroko inbertsioarekin).
- 2. lotea (datorren astelehenetik aurrera): Enrique Urrutikoetxea kalea.
- 3. lotea (jarraian): Atxabiribil, Arabeta, Gatzarriñe eta Urkoko kirol-instalazioak lotzen dituen bidea, eta Loiola Ander Deuna 180 zenbakiaren ondoko bide auzotarra.
2025eko lanei jarraipena emanez
Josu Barbarias Hirigintza zinegotziak nabarmendu duenez, lote hauekin 2025eko maiatzean hasitako bide-konponketei jarraipena ematen zaie. “Joan den urtean 155.000 euro inbertitu genituen konponketa urgenteetan, eta 2026an ekintza indartsuagoa egiten ari gara gure kaleen egoera drastikoki hobetzeko”, adierazi du.
Bi lote berri horiei dagozkien faseek bina asteko egikaritze-epea izango dute gutxi gorabehera bakoitzak. Udalak herritarrei unep Informatzen joango zaie eragin eta lanen garapenaren berri emateko.
