144 Aldiz ikusita, 3 gaur
Sopelako Udalak datorren azaroaren 7an ospatuko den Putxera Lehiaketarako deialdi berria onartu du. Ekimen honetan adin-mugarik gabe parte hartu ahal izango du nahi duen pertsona orok, izan partikularra, taldea, kuadrilla edo elkartea, eta baita profesionala edo zaletua ere.
Izena ematea eta egitaraua
- Noiz eta non: Azaroaren 7an bertan emango da izena, goizeko 09:00etatik 11:00etara, Udaletxeko plazan.
- Aurkezpena: Putxerak 12:00etatik 13:00etara aurkeztuko dira leku berean.
- Baldintzak: Gutxienez 6 anoa izan beharko dituzte, eta indaba gorriekin edo garbantzu itxurako indaba pikartekin prestatu beharko dira, betiko osagaiekin (txorizoa, odolostea, urdaia eta saiheskia derrigorrezkoak dira).
Sariak Lehiaketak sari orokorrak eta tokiko sariak banatuko ditu (guztira 2.030 euroko aurrekontuarekin, 02 338 4800 eta 02 338 22614 partiden kargura):
- Sari orokorrak: Lehenengo sailkatuak txapela eta 400 € eskuratuko ditu, bigarrenak garaikurra eta 300 €, hirugarrenak garaikurra eta 200 €, eta horrela hurrenez hurren 10. postura arte.
- Tokiko sariak: Lehenengo tokiko putxerak putxera saria jasoko du, eta hurrengoek garaikurrak eta diru-sariak 20. postura arte.
📄 Deialdia, oinarriak eta izena emateko eranskina
Deialdia, oinarriak eta izena emateko eranskina eskuragarri daude udalaren webgunean, dirulaguntzen atalean. Dokumentazioa modu telematikoan edo aurrez aurre eska daiteke udalean.
