104 Aldiz ikusita, 1 gaur
Eguenean, ekainaren 25ean, hasiko dira Sopelako San Pedro jaiak, eta, Udala dagoeneko hasi da jaietarako beharrezkoak diren egokitzapenak egiten.
Zehazki, hasita daude jaietako azpiegiturak muntatzeko lanak. Besteak beste, komunen moduluak jarri dituzte Jauregizar plazan eta Udaletxeko berdegunean. Horrez gainera, Akilino Arriola kaleko piboteak eta mugarriak kendu dira txosnak muntatzen hasi ahal izateko.
Ekainaren 22tik aurrera, itxi egingo dute Akilino Arriola kalea txosnagunea jartzeko. Ekainaren 22tik aurrera, txosnak, eszenatokia, komun kimikoak eta bestelako azpiegiturak jartzen arituko dira udalerriko hainbat gunetan.
Jaiak irauten duten bitartean, herriko erdigunea itxita egongo da (egunez eta gauez), eta auzokoek eta baimendutako ibilgailuek baino ezingo dute pasa.
Uztailaren 3rako, txosnagunea guztiz batuta egongo da.

