186 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak dirulaguntzak emateko epea ireki du goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izendatu dituzten Sopelako kirolari, teknikari eta epaileen jarduerak eta konpromisoak finantzatzeko.
Deialdiaren zenbatekoa 10.000 eurokoa da.
Hiru baldintza ezartzen dira deialdi honetan araututako laguntzak jaso ahal izateko: goi-mailako edo errendimendu handiko kirolaria, teknikaria edo epailea izatea; udalerrian gutxienez etenik gabeko bizilekua izatea eta urtean 27.000 euro gordinetik gorako diru-sarrerarik ez jasotzea.
Baldintzak betetzen dituzten pertsonei 900 euro emango zaizkie goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen kasuan eta 800 euro errendimendu handiko kirolari, teknikari eta epaileen kasuan.
Eskaerak
Laguntzak jasotzeko eskabideak I. eranskineko eskabide-orrian aurkeztu beharko dira. Udalak eredu hori telematikoki eman ahal izango die hala eskatzen duten pertsona guztiei.
Eskabide-orriarekin batera, eranskin gisa agertzen diren gainerako inprimakiak eta gainerako agiriak aurkeztu beharko dira, behar bezala beteta.
Eskaera horiek Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea, 1) edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztu beharko dira.
Era berean, udalaren egoitza elektronikoko erregistro elektronikoa ere erabili ahal izango da, udalaren webgunearen bidez: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info .
Beharrezko dokumentazio eta tramite guztiak HEMEN kontsulta ditzakezu.