111 Aldiz ikusita, 1 gaur
2012an sortutako abestia oinarritzat hartuta egin dituzte egokitzapenak
Aurtengoan, Sopelako Jai Batzordeak “Gaur da gure eguna” Sopelako jaietako abestiaren moldaketa berria aurkeztu du, Sopelako Udalaren laguntzaz. 2012ko jatorrizko bertsiotik abiatuta egin dituzte egokitzapenak, eta, dagoeneko, ikusgai dago Sopelako Udaleko Youtube kanalean.
Iraia Bizar, Aitzol Iraola eta Libe Urrutiarekin batera, Laia Ansoleaga, Lur Sola eta Vera Agirrezabala Musika Eskolako ikasleek jarri dituzte ahotsak kantuan. Horiekin batera, Urepel eta Lagun Artea abesbatzek ere parte hartu dute.
Musika tresnei dagokienez, Arkaitz Urrutiak —Sopelako Panderojoleak— jo du trikitixa, eta Garazi Landaluzek, June Martinezek, Laura Gerwigek eta Laia Lazarok —Musika Eskolako ikasleak—biolinak.
Zuzendari lanetan Mikel Bizar aritu da, eta Jagoba Ormaetxea, berriz, ekoizle lanetan.
