27 Aldiz ikusita, 1 gaur
Uztailaren 12an networking/gosari saioen ziklo berri bat hasi zen, sinergiak sustatzeko, sareak sortzeko eta tokiko lehiakortasunerako ideiak eta estrategiak elkarrekin sortzeko. Enpresa, negozio, saltoki eta ekintzaileentzat, oraingoak eta etorkizunekoak.
Hileroko topaketa hauen helburua B2B metodologia maila lokalera transferitzea da, enpresen arteko ezagutza, sinergiak sortzea, merkaturatzea areagotzea eta praktika onak abian jartzea ahalbidetuz 0 km-aren esparruan.
Hurrengo deialdia irailaren 20an izango da, ostirala, 8:00etatik 10:00etara, eta topaketak Kurtzioko erabilera anitzeko aretoan egingo dira.
Gorde data zure agendan!