199 Aldiz ikusita, 1 gaur
Larunbat gauean, Kuadrillen Eguneko kontzertuen ostean, Sopelako gazte batek eraso larri bat jasan zuen Udaletxeko plazan. Larriki zauritutako gazteari, bere familiari eta lagunei elkartasun eta babes osoa adierazteaz gain, argi esan nahi dugu gure herrian ez ditugula mota horretako jarrerak onartzen. “Sopelan egiten ditugun jai eta ekimen kultural zein herrikoi guztiak elkarrenganako errespetuan oinarritzen dira, eta ildo horretan jarraituko dugu, gure herria gune aske eta segurua izan dadin” adierazi du Guruzne Carrasson Sopelako alkateak.
Aldi berean, Udalak herriko kuadrillei eskerrak eman nahi dizkie Kuadrillen Egunean sortutako giro alai eta paregabeagatik eta Sopelari urtean zehar ematen dioten bizitasunagatik.
Irakurri hemen Sopelako Kuadrillen adierazpena: Facebook / Instagram
