259 Aldiz ikusita, 2 gaur
Beste urte batez, Lagunkoitasun Digitaleko Programa hartuko du Sopelak. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako programa da, eta Bizkaiko udalerrietako adinekoei arrakala digitala murrizten laguntzea du helburu.
Ikastaroa doakoa izango da, eta Sopelako adineko pertsonei zuzenduta egongo da. Kurtzio Kultur Etxean izango dira tailerrak, euskaraz zein gaztelaniaz.
- Euskaraz: ekainak 23 eta 30, eta uztailak 7 eta 14.
- Gaztelaniaz: maiatzak 29, eta ekainak 5, 12 eta 19.
Smartphonea modu errazean eta lagun harturik erabiltzen ikasi nahi baduzu, ez izan zalantzarik izena emateko.

