121 Aldiz ikusita, 2 gaur
Aurten ere, Lagunkoitasun Digitaleko Programa hartuko du Sopelak. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako programa da, eta Bizkaiko udalerrietako adinekoei arrakala digitala murrizten laguntzea du helburu.
Ikastaroa doakoa izango da, eta Sopelako adineko pertsonei zuzenduta egongo da. Kurtzio Kultur Etxean izango dira tailerrak, euskaraz zein gaztelaniaz.
- Maiatzak 12. Segurtasuna eta konfiantza digitala: ikasi zure pribatutasuna zaintzen eta saihestu arriskuak Interneten
- Maiatzak 19. Adimen Artifiziala (AA) zure egunerokorako: zure mugikorra edozein zereginetarako laguntzaile gisa.
Interesa izanez gero, eman izena 944 268 844 telefono zenbakira deituta, 661 305 485 telefono zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita edo idatzi adiskidetza.digitala@bizkaia.eus epostara.
Informazio gehiago hemen.

