134 Aldiz ikusita, 4 gaur
Sopelako Udalak bat egin du berriro ere udalerriko kultura-ondare eta ohiturekin, eta urriaren 31n ospatuko den Gau Beltza 2026 festaren egitaraua aurkeztu du. Ekimen hau Udal Gobernuaren legegintzaldi-planaren barruan kokatzen da, zeinak “Gau Beltza bultzatzea, herriko talde eta hezkuntza zentroen kolaborazioarekin” berariaz jasotzen duen. Iraganean Euskal Herrian eta Sopelan sustraituta zegoen eta azken urteetan indarberritzen ari den usadioari eustea eta berezko izaerarekin bultzatzea da helburua.
Ospakizun hau aurrera eramateko, herriko talde eta eragile ugari aritu dira elkarlanean Udalarekin batera, eta horien artean daude Zipiriñe eskola, Lagun Artea, Soineder Udal Musika Eskola, Meñakoz kultur elkartea, Ukem eta Urepel abesbatzak, Merkatarien elkartea, Sopela BHI, Ander Deuna ikastola eta Zipiriñeko Gurasoen Euskara Batzordea.
Egitaraua
Udaletxeko plazan eta inguruetan garatuko den programazioa honako hau izango da:
- 16:30ean: Tailerrak (6 urtetik gorako umeentzako) Udaletxeko plazan. Poltsak kustomizatzeko aukera egongo da eta plastiko eta gaueko baso magikoen instalazioak egongo dira.
- 18:30ean: Kalejira, batukada batek lagunduta. Hiru geldialdi izango ditu: lehenengo geldialdian, musika eskolako ikasleek abestuko dute; bigarrengoan, txalaparta-emanaldia izango da; eta, hirugarrengoan, Urepel, Lagun artea eta Ukem abesbatzek abestuko dute.
- 19:30ean: Disko festa eta photocall-a.
- 20:00etan: Txokolatada.
El Ayuntamiento anima a toda la ciudadanía a disfrazarse, mantener nuestra cultura y participar en esta iniciativa mágica.

