134 Aldiz ikusita, 8 gaur
Joan den ekainean Sopela Lagunkoiaren diagnostiko parte hartzailea aurkeztu ondoren, fase berri bati ekin zion proiektuak, udalerriko lehen Ekintza Plana prestatzen hasita. Dokumentu horretan lehentasunezko ekintzak jasoko dira, Sopela adin guztietako pertsonentzat gero eta lagunkoiagoa, irisgarriagoa eta inklusiboagoa izan dadin.
Ekintza Plana modu parte hartzailean landuko da, azken hilabeteetan egindako lanari jarraipena emanez eta, beste behin ere, herritarren inplikazioa kontuan hartuta. Urtearen amaierara arte, lan-saio irekiak egingo dira, Sopela Lagunkoiaren ibilbide-orria markatuko duten ekintzak definitzeko, lehenesteko eta haien jarraipena egiteko.
Hurrengo bilerak irailaren 9an, urriaren 7an, azaroaren 11n eta abenduaren 2an egingo dira, 17:30ean, Lagun Artean.
Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera eta beren ikuspegia ematera. Sopela Lagunkoia etengabeko hobekuntza prozesua da, eta herritarren, talde eragilearen eta udalaren konpromisoari esker egiten du aurrera. Auzotarren lankidetzak funtsezkoa izaten jarraituko du, herritar guztien egungo eta etorkizuneko beharrei erantzungo dien udalerri bat eraikitzeko.
Prozesu honen parte izan nahi baduzu eta Sopelaren etorkizuna diseinatzen lagundu nahi baduzu, animatu zaitez eta parte har ezazu!

