180 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako enpresa-komunitatea indartzeko ahaleginean, Udala udalerriko mota guztietako negozioen datuak eguneratzeko lanean ari da. Helburua argia da: komunikazioa hobetzea eta enpresariei beren negozioak susta ditzaketen ekimen, prestakuntza eta baliabideen berri ematea, bai udaletik bai beste erakunde laguntzaile batzuetatik datozenak.
Orain arte, gure datu-basean agertzen direnei deiak egiten aritu gara. Deia jaso ez baduzu edo zure jarduerari, helbideari, telefonoari, posta elektronikoari eta ordutegiari buruzko oinarrizko informazioa eman nahi baduzu, parte hartzera gonbidatzen zaitugu! Harremanetan jar zaitezke enplegu@sopela.eus helbidearen bidez edo 944065500 telefonora deituta (110 luzapena).
Ekimen honek merkataritza-sektore guztiak hartzen ditu barne, ostalaritza -establezimenduetatik hasi eta Sopela enpresa-etxe gisa aukeratu duten enpresetaraino. Ez galdu gurekin batera nabarmentzeko eta aurrera egiteko aukera!