276 Aldiz ikusita, 2 gaur
Irailaren 8an jarri zen martxan Sopela Integra programa, eta, ordutik, hainbat bilera egin dituzte. Lan-merkatura sartzeko zailtasunik handienak dituzten pertsonei eta langabezian daudenei zuzendutako laguntza-programa espezializatu eta taldekoa da Sopela Integra. Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak sustatu du, Aldalan enpresaren laguntzarekin.
Parte hartzaileen beharrizanen arabera, bi ibilbide ezberdin eta pertsonalizatu eskaintzen dira. Lehenengo taldea, langabezian denbora luzean dauden pertsonei, teknologia eskuratzeko zailtasunak dituztenei, hizkuntza zailtasunak dituzten migratuei eta gizarte eta lan arloko laguntza behar duten pertsonei zuzenduta dago. Bigarren taldean, berriz, langabezian edo lan hobekuntzan dauden pertsonak elkartzen dira, teknologia eta hizkuntza menperatzen dituztenak.
Datozen datak honakoak dira:
Lehenengo tadea:
- Azaroak 10-11, 10:00-12:30
- Azaroak 12-13, 9:00-14:00
- Abenduak 1-2, 10:00-12:30
- Abenduak 3-4, 9:00-14:00
- Urtarrilak 12-13, 10:00-12:30
- Urtarrilak 14-15, 9:00-14:00
- Otsailak 9-10, 10:00-12:30
- Otsailak 11-12, 9:00-14:00
- Apirilak 13-14, 10:00-12:30
- Apirilak 15-16, 9:00-14:00
- Maiatzak 11-12, 10:00-12:30
- Maiatzak 13-14, 9:00-14:00
- Ekainak 8-9, 10:00-12:30
- Ekainak 10-11, 9:00-14:00
Bigarren taldea:
- Martxoak 9-10, 10:00-12:30
- Martxoak 11-12, 9:00-14:00
- Martxoak 16-17-18, 9:30-14:30
- Martxoak 23-24, 9:00-14:00
Interesa izanez gero, idatzi sopela@aldalan.com helbide elektronikora edo deitu Toki Garapen sailera (94 406 55 00).
