186 Aldiz ikusita, 2 gaur
- Sopela Gustora ekimenaren bigarren edizioa bi asteburutan garatuko da: urriaren 16an, 17an eta 18an Larrabasterran, eta urriaren 23an, 24an eta 25ean Sopelako zentroan.
- Establezimendu bakoitzak ibilbide gastronomikoa erakusten duten mapak izango ditu; bertan, parte hartzen duten tabernen kokapena eta lehiaketara aurkezten dituzten pintxoen argazki profesionalak agertuko dira.
Sopelako Udaleko Toki Garapen Arloa “Sopela Gustora” pintxo lehiaketaren bigarren edizioa abian jartzeko azken xehetasunak prestatzen ari da.
Toki dinamizazio egitasmo honen bigarren edizioa irailean hasi zen sektore ostalariei zuzendutako prestakuntza espezializatuarekin, gastronomiari lotutako argazkilaritza profesionalarekin eta sare sozialen bidezko sustapen eta ikusgarritasunarekin.
Ostiral honetan, urriaren 16an abiatuko da lehiaketa Larrabasterran, eta asteburu osoan zehar luzatuko da. Sari banaketa Urgitxieta plazan egingo da, urriaren 18an, igandean, 17:00etan.
Sopela Gustora ekimenak ospe handiko epaimahaikide profesionalak izango ditu; honako hauek osatuko dute:
- Ainara Arce, Leioako Izarra Berriko kidea, 2024ko Bizkaiko barra onenaren Talento Gastro saria, 2022ko Bizkaiko tortilla onena eta 2024ko eta 2026ko pintxo tradizional onena irabazitakoa.
- Manuel Gómez, “Lolo” Gómez bezala ezaguna lanbidean, Bilboko chef exekutiboa eta “La Olla”, “El Globo”, “Zurekin”, “Amaren”, etab. establezimenduetako aholkulari gastronomikoa. 2026ko lehen saria lortu zuen “El Globo”-rekin batera Bizkaiko Pintxo Txapelketako pintxo sortzailearen kategorian, eta 2025/2026ko Palentziako Patata Brava Txapelketako finalista izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoko patata min onenak lortuz.
- Aitor del Olmo Sáez, PSG ostalaritza-taldeko aholkularia eta erreferentea Euskadin (“Amaren”, “La Olla”, “El Globo”, “Zurekin”, “Ambueyseria”, “Aitaren” eta “Victor Montes” establezimenduekin, besteak beste). Esperientzia handia du estatuko lehiaketetan epaimahaikide lanetan (2026an 30 ziurtagiri baino gehiago Bizkaian bakarrik). 2026ko Bizkaiko pintxo sortzailearen kategoriako lehen saria lortu zuen behi-haragi helduaren bonboiarekin, Euskal Herriko pintxo txapelketako finalista izan zen hainbat urtez jarraian, parrillako txapeldun urte batzuetan jarraian, eta baita finalista ere aurtengo patata minen estatuko lehiaketan.
- María Elisa Heras, “Mariely”, Sopelako bizilagun ezaguna, sukaldeko zalea eta zaletua, eta herri-sukaldaritza lehiaketa askoren irabazlea; besteak beste, 2005eko Aste Nagusiko Marmitakoarena, 2006ko Aste Nagusiko Buztan Guisatuarena edo 2012ko eta 2016ko Sopelako Sukalkiarena.
Epaimahai profesionalaz gain, herritarrek ere parte hartu ahal izango dute botoa emanez; horretarako, gutxienez tokiko hiru saltokiren zigiluak edo estanpak dituen txartela aurkeztu beharko da. Txartel horiek horretarako prestatutako urnetan utzi beharko dira, eta herri-zozketa batean parte hartzeko balio izango dute. Asteburu bakoitzean 100 euroko saria emango zaie hautatutako kontsumitzaileei (zona komertzial bakoitzeko pertsona bat sarituko da).
Aurten, guztira, 14 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan: 5 Larrabasterran (Bar Barinatxe, Bar El Parche, Café Dompy, Goxo Break eta Kux Kux) eta 9 Sopela zentroan (Bar Ardo Berri, Cafetería Elizpe, Cafetería Txindor, Carpe Diem, Gaiztoak Geltoki, Hor Konpon, La Kala eta Mur Mur).


Pintxo lehiaketaren sare sozialak martxan daude jada: @sopelagustora Facebooken eta Instagramen.
Eder García Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Sopela Gustora ekimenaren bigarren edizioa martxan dago eta maila handiarekin dator aurten, erakunde antolatzailearen arabera. Hori dela eta, Sopela bisitatzera animatzen zaituztet datozen bi asteburu hauetan. Proiektu honek udalerriko toki dinamizazioari lagundu nahi dio, Sopelako gastronomia balioan jarriz eta udalerrira hurbiltzen diren eta lehiaketetan parte hartzen duten herritarren partaidetza sarituz”.
