185 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak Sopela Garatu (lehen Sope-Lan) jarri du martxan, udalerriko negozioei zuzendutako dirulaguntza programa. Bi laguntza lerro daude:
- SOPELA SUSTATZEN: Sopelan merkataritzaren, ostalaritzaren eta enpresaren arloan negozio sorkuntza finantzatzeko dirulaguntzak.
- SOPELA BERRITZEN: saltokiak, ostalaritza, enpresa txikiak, mikroenpresak eta autonomoak berritzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko udal-dirulaguntzak.
Interesa duten horiek, hamabost egun balioduneko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko —irailaren 30era arte, egun hori barne—, Udalaren egoitza elektronikoan sartuta. Autonomoek soilik eskatu ahal izango dute Udalean, era presentzialean.
Laguntza lerro bakoitzak 35.000 euroko aurrekontua du. Eskaera bakoitzeko, gehienez, 3.000 euroko dirulaguntza emango da, inbertsioaren %75 gehienezkoa kontuan izanik, eta bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzako MEC (Merkataritza Establezimenduen Modernizazioa) dirulaguntzarekin.
Atxikita informazio osoa:
- Deialdiaren oinarriak
- SOPELA SUSTATZEN laburpen fitxa eta SOPELA BERRITZEN laburpen fitxa
- Eskabide orria: SOPELA SUSTATZEN edo SOPELA BERRITZEN
- Erantzukizunpeko adierazpena: SOPELA SUSTATZEN edo SOPELA BERRITZEN
- Fakturen zerrenda: SOPELA SUSTATZEN edo SOPELA BERRITZEN
- Memoria eredua: SOPELA BERRITZEN
