101 Aldiz ikusita, 1 gaur
Konponketaren lehen fasea Udalak burutu zuen subsidiarioki uztailean; bigarrena Itsasertz Mugarteari bazegokion ere, udala egiteko prest agertu da
Sopelako Barinatxe hondartzako arrapala konponketa lanetan dago oraindik. Uztailean, Udalak obraren lehen fasea bete zuen subsidiarioki. Halere, azterketa txostenak zehazten duen bezala, aurreikusita zegoen bigarren fase bat behar du
obrak. Segurtasun arrazoiak direla medio, ezin dela publikoarentzat zabaldu adierazten du txostenak. Hortaz, ez dago erabilgarri arrapala oraindik, ez pertsonentzat ez ibilgailuentzat. Udalak gogorarazi du hondartzarako sarrera lehenago dauden eskaileretan dagoela.
Obren prozesu
Uztailaren amaieran lehen fasea amaiturik, eta txostenak arrapala zabaltzeko obren bigarren fasea osatzea ezinbestekoa dela adierazita, Udalak fase horren obra ere bere gain hartuko. Lan guztiak Euskal Herriko Itsasertz Mugarteari dagozkio egitea, baina orain arte ukatu egin du horrelakorik egingo duenik. Udalari idatziz adierazi zion lanen lehen zatia burutuz gero, erakundeak berak hartuko zuela bigarren zatia egitearen ardura, baina ez da gertatu gaurdaino. Egoeraren aurrean, eta herritarren kezka nabariari irtenbidea emateko, udalak lana egitea erabaki du.