212 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalak plaka fotovoltaikoak jarri ditu Zipiriñeko eskolan, jasangarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren alde beste urrats bat eginez.
Guztira, 54 Wp-eko 185 panel jarri dituzte, eta, horiei esker, eraikinaren elektrizitate-kontsumoa murriztu eta energia berriztagarrietan oinarritutako autokontsumoa sustatu ahal izango da. Eskolako kontsumo-datuak kontuan hartuta diseinatu da instalazioa; hala, sortutako energia gehiena zuzenean kontsumitzen da.
Gainera, ekoitzitako energia ez da eskolara soilik mugatuko: udalerriko zortzi eraikin publiko elektrizitatez hornitzeko prestatuta dago sistema, eguzki-produkzioa ahalik eta gehien aprobetxatuz.
