534 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak Sopelako Jaiak 2024 Kartel Lehiaketan parte hartzeko deia egiten die sortzaile guztiei; aukera paregabea gure jaien mamia ikusizko artelan batean islatzeko.
Nork har dezake parte?
Lehiaketa honetan, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte banaka edo taldeka; egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Zein da obren gaia eta formatua?
Kartelaren gaiak jaiekin zerikusia eduki beharko du, eta derrigorrez beste lehiaketa batzuetan saritu bakoa izango da. Teknika eta kolorea libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Ordenagailuz eginez gero, kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez. Irabazlea suertatzen den kartelaren egileak jaietako programarako kartelaren moldaketa egin beharko du (separatak).
Zein da karteletan nahitaez sartu beharreko testua?
Kartelek testu hau izan behar dute:
SOPELAKO JAIAK 2024
San Pedro ekainak ekainak 27-30
Karmenak uztailak 12-16
Sta. Marina uztailak 20
Gainera, lehiaketara aurkeztutako lanek ezin izango dute eduki publizitaterik edo jarrera homofobo, xenofobo edo hizkuntza, irudi edo eduki sexistetara bultzatzen duen erreferentziarik.
Nola aurkezten dira obrak?
Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztu behar dira gutun-azal itxi batean, identifikazio-datuak erantsita: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutun-azal itxia zenbakituko dira entregatzeko unean.
Lanak Kurtzio Kultur Etxean emango dira: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, edo larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Antolakuntzak zaindu egingo ditu entregatutako obrak, baina ez da horien galeraren edo narriaduraren erantzule izango.
Zein da obrak entregatzeko epea?
Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a da, 20:00ak arte.
Nor izango da epaimahaia?
Zirrimarra elkarteak osatuko du epaimahaia eta bere erabakia apelaezina izango da.
Zeintzuk dira sariak?
Maila nagusian (18 urtetik gorakoentzat):
- Lehenengo saria: 595 €.
- Egile sopeloztar onenari (irabazlea ez dena): 150€.
Haur eta Gazteen atalean:
- Lehenengo saria 4-7 urte bitartean: OPARIA
- Lehenengo saria 8-10 urte bitartean: OPARIA
- Lehenengo saria 11-14 urte bitartean: OPARIA
- Lehenengo saria 15–18 urte bitartean: 80 €
Zer gertatzen da saritu gabeko lanekin?
Saritutako lana Kurtzio Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea 2024ko uztailaren 3tik 7ra izango da, (08:00etatik-15:00etara) eta egun horren ostean jaso barik gelditutakoak kultur etxearen esku lotuko dira.
Oharra: Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren oinarriak onartzea dakar.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan info@sopela.eus helbidearen bidez edo 94 406 55 05 telefonora deituz. Parte hartu eta erakutsi zure sormena!
KONTSULTATU OINARRIAK HEMEN