287 Aldiz ikusita, 2 gaur
Legegintzaldi honetan egindako ROM Udalaren Erreglamendu Orokorraren eguneraketari esker, publikoak dira udal informazio-batzordeak: edozein herritar joan daiteke. Oro har, jendeak ezingo du parte hartu batzordea amaitu arte. Saioa amaitutakoan, galderen eta erreguen tartea zabalduko da, eta orduan izango dute bizilagunek parte hartzeko aukera. Era horretara, informazio-batzordeak Osoko Bilkuren funtzionamendu bera izaten ari dira.
Hala ere, herritarrek eta gizarte-eragileek aukera izango dute informazio-batzordeen gai-zerrendako puntuetan hitza hartzeko. Horretarako, puntu horietan interes nabarmena izan beharko dute, behar bezala arrazoituta. Hitz hartzeak laburrak izango dira, gehienez 5 minutukoak. Eskaera informazio-batzordearen aurretik egin beharko da, udal-erregistroaren bidez, aurreko egun baliodunaren 13:00 baino lehen.
Udalak dagoeneko argitaratu du deialdien gai-zerrenda bere gardentasun-atarian: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/1b3445df-3924-4358-b7a8-d2c7595f3a1e/.
Animatu eta parte hartu informazio batzordeetan!
