80 Aldiz ikusita, 2 gaur
El Parche tabernako Gure Sustraiak pintxoak lortu du Larrabasterrako lehen saria, eta Gaiztoak tabernako Loreak pintxoak irabazi du Sopelako erdigunean.
Tokia dinamizatzeko eta udalerriko ostalaritza-sektoreari laguntzeko “Sopela Gustora” ekimenak zifra onekin itxi du bere bigarren edizioa, lehiaketaren bi asteburuetan publiko-kopuru handia bildu ostean.
Tokiko dinamizazio-proiektu honen bigarren edizioa irailean abiatu zen, irailaren 8ko lehen bilera batekin eta ostalaritza-sektoreari zuzendutako prestakuntza espezializatuarekin (irailaren 14an eta 15ean), “zure negozioa sare sozialetan bultzatzeko estrategia” ardatz hartuta. Prestakuntza hori udalerriko ostalaritza-establezimendu guztiei zegoen zabalik.
Gainera, gastronomian espezializatutako argazki profesionalak ere egin zitzaizkien lehiaketan parte hartu zuten establezimendu guztiei, eta sustapena eta ikusgarritasuna eman zitzaien sare sozialen bidez.
Urriaren 16ko, 17ko eta 18ko eta urriaren 23ko, 24ko eta 25eko asteburuetan, guztira 14 establezimenduk hartu dute parte, beren pintxoak lehiaketara aurkeztuz: Bar Barinatxe, Bar El Parche, Café Dompy, Goxo Break, Kux Kux, Bar Ardo Berri, Cafetería Elizpe, Cafetería Txindor, Carpe Diem, Gaiztoak, Geltoki, Hor Konpon, La Kala eta Mur Mur.
Lehiaketan zehar, lokalek batez beste 500-600 pintxo saldu dituzte, eta establezimendu batzuetan zifra hori askoz handiagoa izan da. Horrela, aurreko urteko lehen edizioko datuak gainditu dira. Publiko ugari hurbildu da Sopelatik zein beste leku batzuetatik.
Larrabasterrako lehiaketako establezimendu irabazleak honako hauek izan dira: El Parche (1.), Kux Kux (2.) eta Barinatxe (3.), eta publikoak El Parche aukeratu zuen gogokoenetako bat bezala. Sopela erdialdeko kategorian, sariak honako hauentzat izan dira: Bar Gaiztoak (1.), Hor Konpon (2.), Ardo Berri (3.), Carpe Diem (4.), La Kala (5. eta baita herri-saria ere). Epaimahai Profesionala Ainara Arce eta Manuel Gómez (sukaldariak eta sari askoren irabazleak) eta Mariely Heras (Sopelako bizilaguna eta sukaldaritzazalea) izan ziren.


Larrabasterrako lehen pintxo irabazleak, El Parche tabernakoak, “Gure Sustraiak” du izena, eta honako hauek ditu osagai: arepa, ahogozatutako zerri-pantz eta ibertiarra, guacamole tantak, fruta tropikala eta zerri-azal kurruskaria. Bestalde, Sopelako pintxo irabazlea “Lorea” izan da, Gaiztoak tabernarena; honako honek osatzen du: orburu bat, poliki-poliki tipula karamelizatuarekin eta boletusekin prestatutako masail-hezur bihotz batekin, eta gainean orburuaren bihotza aprobetxatzen duen tartar batekin, piparrarekin, Tabaskorekin, zitrikoekin eta bukaerako ukitu kurruskari batekin.
Epaimahai Profesionalaren zozketaz gain, 100 euroko bi sari banatu dira (bana lehiaketa bakoitzean), establezimenduetan gaitutako lehiaketako urnetan beren botoa sartu zuten herritarren arteko herri-zoketaren irabazleentzat.
Lehiaketaren sare sozialak, parte hartzen duten pintxoak eta sariak kontsultatzeko, “Sopela Gustora” dira, bai Facebooken eta bai Instagramen.
Eder García Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Asko pozten nau ekimenak horren harrera ona izan izanaz, bai udalerriko ostalaritzaren aldetik, baita bisitatzen gaituzten eta bide gastronomikoak eginez pintxoak probatzen dituzten pertsonalen aldetik ere; biak dira ezinbestekoak ekitaldi hauek aurrera ateratzeko. Eskerrak eman nahi dizkiet establezimenduetako langile guztiei asteburu hauetan egindako ahaleginagatik. Nolabaiteko moduan, honek Sopelako gastronomia mapan kokatzen du eta eragin oso positiboa du udalerriko kaleen bizitasunean eta merkataritza-bizitzan. Asistentzia-zifra oso-oso oparoekin eta pintxoen sormen-maila handiarekin amaitu dugu; beraz, eskerrak ematen dizkiet berriro ere guztiei ekitaldi gastronomiko hau arrakastatsua izan dadin jarritako inplikazioagatik”.
