268 Aldiz ikusita, 3 gaur
Aurten ere, martxan da gabonetako marrazki lehiaketa!
Sopelako 5 eta 12 urte bitarteko umeei eta gazteei zuzenduta dago, eta hiru kategoria bereizten dira: 5-7 urte artekoak, 8-10 urte artekoak eta 11-12 urte artekoak.
Gaia honakoa da: Olentzero eta Mari Domingi Sopelan.
Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 30a izango da. Kontsultatu hemen oinarriak.

