154 Aldiz ikusita, 1 gaur
Euskadiko Meteorologia Agentziak datozen egunetan eskualdean eragina izango duten eguraldi txarraren berri eman du. Alerta laranjak eta horiak emango dira haizeagatik eta abisu horia itsasaldeko arriskuagatik.
Otsailak 8, osteguna
Alerta Laranja haizeagatik Bizkaiko haizeguneetan 15etatik 21etara ordu lokala.
- Bizkaiko haizeguneetan hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 120-130 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan eta kostaldean.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 03etatik 24etara ordu lokala.
- Haizeguneetan hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan non puntualki 110-120 km/h-ko abiadura gaindi dezaketen.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan Bizkaian eta Araban 06etatik 24etara
ordu lokala.
- Bizkaia eta Arabako haizeguneak ez diren tokietan hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldean. Bestalde, Gipuzkoako haizeguneak ez diren tokietan haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke.
Otsailak 9, ostirala
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00etatik 03etara ordu lokala.
- Haizeguneetan hego/hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Bestalde, Bizkaia mendebaldeko haizeguneak ez diren tokietan haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete.
Otsailak 10, larunbata
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 04etatik 06etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 2.5-3 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 10-11 s. Itsasgora 04:44an (ordu lokala) 5.04 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.79 m + meteorologikoa: 0.25 m). Gainezka egiteko indizeak: I=5.8 m eta Imax=6 m. Itsasaldia oso bizia izango da, beraz, itsasgoraren inguruan baliteke itsasoak itsasertza gainditzea, olatuen altuera edozein dela ere.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 15etatik 24etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarriak 3.5 m-ak gaindituko ditu arratsaldean, pixkanaka igo egingo da eta gauean baliteke 4-5 m ingurura iristea. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 m inguruko olatuak altxatuko ditu, gero handitu egingo dira pixkanaka eta azken orduetan 3.5 m ingurukoak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 10-11 s, pixkanaka igo egingo da eta azken orduetan 14 s ingurukoa izango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin. Itsaskira edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Kontuz ibiltzeko deia
Egun hauetan kontu handiz ibiltzeko eskaera egiten zaie herritarrei, aire zabaleko jarduerak saihestuz ageriko eremuetan. Funtsezkoa da zaborra edukiontzien kanpoaldean ez uztea, bereziki plastikoak eta kartoiak, hondakinen sakabanatzea saihesteko. Meteorologia Agentziaren eguneratzeak jarraitzea eta neurriak hartzea gomendatzen da.