123 Aldiz ikusita, 1 gaur
Eusko Jaularitzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak, Alerta Laranja iragarpena egin du haizeagatik azaroaren 1erako:
Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan 21etatik 24etara ordu lokala.
Hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.
Alerta Laranja haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 21etatik 24etara ordu lokala.
Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren lekuetan, bereziki mendebaldean.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan Bizkaian eta Araban 00etatik 06etara ordu lokala.
Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Bestalde, Gipuzkoako haizeguneetan haize-boladak 80-100 km/h ingurukoak izan daitezke. Bizkaian eta Araban haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 70-80 km/h ingurukoak izan daitezke eta 50-70km/h ingurukoak Gipuzkoako haizeguneak ez diren tokietan.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 18etatik 21etara ordu lokala.
Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 18etatik 21etara ordu lokala.
Hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneak ez diren lekuetan, bereziki mendebaldean.
Sopelako Udalak bere emergentzia plana aktibatu du, haizeengatik arazorik baleude, udalaren baliabideak martxan jartzeko.
Zenbait gomendio ikusteko, sakatu sarbide hauetan:
Se recomienda seguir las actualizaciones de los pronósticos a través de Euskalmet http://www.euskalmet.euskadi.eus y Twitter (@Euskalmet y @112_SOSDeiak).