142 Aldiz ikusita, 1 gaur
Euskadiko Meteorologia Agentziak datozen egunetan eskualdean eragina izango duten eguraldi txarraren berri eman du. Alerta laranjak eta horiak emango dira haizeagatik eta abisu horia itsasaldeko arriskuagatik.
Otsailak 12, astelehena
Alerta Laranja haizeagatik haizeguneetan Bizkaian eta Gipuzkoan 09etatik 15etara ordu
lokala.
- Goizeko lehen orduetan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta bizi-gogor ibiliko da, bolada oso gogorrekin, eta bolada horiek 120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, bereziki kostalden. Bestalde, Arabako haizeguneetan haize-boladak 80-90 km/h ingurukoak izan daitezke.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan Bizkaian eta Gipuzkoan 09etatik
15etara ordu lokala.
- Bizkaiko eta Gipuzkoako haizeguneak ez diren lekuetan, haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Bestalde, Araban haizeguneak ez diren lekuetan haize-boladak 60-70 km/h ingurukoak izan daitezke.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 09etatik 15etara ordu
lokala.
- Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin; egunaren erdialdeko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, 5-6ko indarrarekin eta 7-8ko tarteekin. Gauean baretu eta aldakor ibiliko da, hego-osagaia nagusi dela. Itsaso kizkurra edo itsaskirria izango da; egunaren erdialdeko orduetan zakartu eta itsaski handia edo itsaso zakarra izango da, itsaso oso zakarreko edo itsaso handiko guneekin. Olatuen altuera adierazgarria 2 m ingurukoa izango da, goizean igo egingo da 3-3.5 m-ra arte; arratsaldean jaitsi eta azken orduetan 2 m ingurukoa izango da.
Kontuz ibiltzeko deia
Egun hauetan kontu handiz ibiltzeko eskaera egiten zaie herritarrei, aire zabaleko jarduerak saihestuz ageriko eremuetan. Funtsezkoa da zaborra edukiontzien kanpoaldean ez uztea, bereziki plastikoak eta kartoiak, hondakinen sakabanatzea saihesteko. Meteorologia Agentziaren eguneratzeak jarraitzea eta neurriak hartzea gomendatzen da.