149 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak komun publiko autogarbitzailea jarri du Iturrieta parkean. Komuna automatikoa eta irisgarria da, eta erabilera bakoitzaren ostean aktibatzen den autogarbiketa-sistema bat du. Joan den barikutik, martxan dago.
Barrualdean, honako elementu hauek ditu, besteak beste: konketa bat txorrota automatikoarekin, eskuak lehortzeko gailua, xaboia, komuneko papera, ispilua eta aireztapen jarraitua. Gainera, laguntza-barrak eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako elementuak ere baditu.
Instalazioak argi-adierazleak ditu kanpoan, komuna libre, okupatuta edo zerbitzuz kanpo dagoen jakinarazteko, baita irekitzeko eta ixteko sistema automatiko bat ere.
Horrez gain, ekipamenduak hiru plazako kanpoaldeko pixatokia du eta komunikazio sistema bat ere bai, gorabeherak edo matxurak berehala konpontzeko.
Instalazio honen bitartez, herritarren eskaerari erantzuna eman dio Sopelako Udalak, eta adin guztietako pertsonen beharrizanei erantzuten zaie. Horrez gain, aisialdiko gune estrategiko batean kokatuta dago, parkeko erabiltzaileek zein Sabino Arana kaletik igarotzen direnek erraz erabili dezaten.
Guztira, 79.478,85 euroko kostua izan du.
