37 Aldiz ikusita, 3 gaur
SOPELAko Udaletxeak Uribe Kostako Behargintzaren bitartez, abian jarriko dute 2024ko Enplegua sustatzeko toki ekintzak izeneko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa.
27 pertsona kontratatuko dira eta herri-lanerako peoiak izango dira. Kontratu guztiek 5 hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira (kontratuen hasiera 2024ko abenduaren 31 baino lehen). Hain zuzen, SOPELAn erroldatutako 10 pertsona kontratatuko dira.
Ekintza hau eskualdean diren langabetuei zuzenduta dago, eta hautaketa Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren zuzendariak 2024ko martxoaren 20an emandako Ebazpenean ezartzen diren irizpideen arabera egingo da parekatze informatikoren bidez.
Berdinketa hausteko irizpideak:
- 1. Denbora gehiago langabezian.
- 2. Lehentasuna emakumeari.
- 3. Lehentasuna adin nagusiagokoari.
Hautagaiek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon beharko dute, alta egoeran eta langabezian. Era berean, ezin izango dira 2023ko deialdian kontratatutakoak izan ezta Behargintzak eskualdeko deialdi hau hasi aurreko urtean beste edozein deialditan kontratatu izana ere.
Horretarako Lanbiden eskatutako lanpostuen artean derrigorrez agertu beharko da: Herri lanetako peoia oro har.
Lanbideko Curriculumean aldaketarik egin behar izanez gero norberari dagokion Lanbideko bulegoan egin ahal izango da (Gorliz, Lemoiz eta Plentziako herritarrek Mungiako bulegora joan beharko dute eta Barrika, Berango, Sopela eta Urdulizkoek ostera, Getxoko bulegora), “NIRE LANBIDENET” atalean erabiltzailearen gakoa erabiliz, edo Uribe Kostako Behargintzan. Zalantzak izanez gero, Uribe Kostako Behargintzaren 946760638 telefonoan kontsulta daiteke.
DEIALDI BERAREN BEHARRIZANAK DIRELA ETA, EPEEI DAGOKIENEZ, LANBIDEREN ZERBITZU OROKORREK BEREHALA HASIERA EMANGO DIOTE HAUTAKETAREN PROZESUARI.