207 Aldiz ikusita, 2 gaur
Maiatzaren 16tik 24ra, Natura Astea antolatu du bigarrenez Kiribile elkarteak. Adin eta gustu guztietarako ekintzak prestatu dituzte, eta herritarrak inguruan dagoen balio naturalaz ohartaraztea lortu nahi dute.
Aurten, proposamen anitzagoak eta dinamikoagoak antolatu dituzte, helburu argi batekin: gure ondare naturala eta kulturala ezagutzera ematea, ezagutzea baita hura balioan jartzeko eta babesteko modua.
Txikitasunetik gauza garrantzitsuak egin daitezke, ingurune naturalaren zaintzan benetako eragina izateko, eta, Sopelak, beharrezkoa du modu bateratuan lan egitea ingurune horren kontserbazioan eta hobekuntzan, horrek ingurune osasungarriagoa ahalbidetuko baitigu.
Eman izena hemen tailer, irteera gidatu, dokumental, kontzertu, erakusketa eta abarretan.
Kontsultatu hemen egitaraua.
Erdu geugaz!
