142 Aldiz ikusita, 1 gaur
Irailaren 8ra arte, zabalik egongo da ludotekako 1. txandan izena emateko epea. Irailaren 14tik otsailaren 15era bitartekoa izango da, eta 2016 eta 2022. urteen artean jaiotako haurrek eman ahal izango dute izena.
Denera, 60 plaza daude eta Sopelan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Izen-emateak plaza kopurua baino gehiago badira, zozketa egingo da.
Prezioak:
- Lehenengo seme-alabak: 20€
- Bigarren seme-alabak: 18€
- Hirugarren seme-alabak eta hurrengoek: 16€
Interesa izanez gero, eman izena Kurtzio Kultur Etxean edo sarrerak.sopela.eus/inskripzioa atalean.
