414 Aldiz ikusita, 1 gaur
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 29an, Sopela Integra 2025 programa aurkeztuko dute Kurtzio Kultur Etxean. Berez, irailean abiatuko dute ekimena, eta langabezian dauden pertsonei enplegurako laguntza ematea da helburua. Sopelako Udaleko Toki Garapeneko Sailak sustatu du ekimena, Aldalan enpresaren laguntzarekin.
Kurtzio Kultur Etxean egingo dute aurkezpen-ekitaldia, 10:00etatik 11:00etara, eta irailean hasiko den programaren nondik norakoak azalduko dituzte bertan. Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.
Sopela Integra 2025 programak banakako zein taldeko laguntza eskainiko du, eta arreta berezia jarriko zaie langabezian denbora asko daramaten pertsonei eta lan mundura sartzeko zailtasunak dituztenei.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi empleo@sopela.eus epostara o deitu 94 406 96 26(Aldalan) telefono-zenbakira.
Hona hemen maiatzaren 29ko egitarau osoa:
10:00. Irekiera ekitaldia
10:15. Sopela Integraren ibilbidea: herrian lana eta talentua sortzeko bideak
10:30. Solasaldiak: “Enpleguaren olatuak; aukera profesionalak pertsona guztientzat”
- Mahai ingurua: enpresak, profesionalak eta langabezian dauden pertsonak
11:00. Zure enplegurako bidean lagunduko zaitugu; banakako eta taldeko saioak 2025/2026
11:20. Itxiera eta izen-emateak
