174 Aldiz ikusita, 1 gaur
- 2025eko maiatzeko aurkezpen jardunaldian egon ziren 84 pertsonetatik, 49 pertsonak programaren faseren batean parte hartu dute, eta 15 pertsonek laneratzeko prozesuetan, Lanbideren prestakuntza ofizialean eta enplegurako edo ekintzailetzarako programa espezifikoetan amaitu dute
- Programak ikuspegi espezifikoa eskaintzen die lana bilatzeko garaian erronka handienei aurre egin behar dieten pertsonei
Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak hurbileko enplegua sustatzen jarraitzen du: 2025etik aurrera, udalerrian langabezi egoeran dauden eta lan erronkei aurre egiteko zailtasun handienak dituzten pertsonei lana bilatzeko laguntza indartzen jarraitzen du, Aldalan enpresarekin lankidetzan.
Sopela Integra programak, kudeaketa digitaleko tresnetan espezializatzeko eta kualifikatzeko prestakuntza eskaintzea du helburu. 2025eko maiatzean hasi zuen fase operatiboa, eta tokiko enplegagarritasunaren arloan esku hartze integral baterako oinarriak ezarri zituen. Inaugurazio ekitaldian, aurkezpen publikoa egin zen Kurtzio Kultur Etxean, eta, bertan, 84 pertsona bildu ziren. Horri esker, herritarrek gizarteratzeko proposatutako baliabideekiko zuten interesa egiaztatu ahal izan zen.
Haren ondotik, banakako elkarrizketen prozesu sistematikoa egin zen, profilen diagnostiko teknikoa egiteko. Metodologia horri esker, erabiltzaileak beren gaitasun digitalen eta laguntza beharren arabera segmentatu ahal izan ziren.
Programaren diseinuaren abiapuntua da konpetentzia digitala dela egungo enplegagarritasunaren eragile nagusietako bat. Hori kontuan hartuta, bi taldetan banatu ziren, enplegu eskatzaileen autonomia eta heldutasun maila desberdinei erantzuteko. Lehenengo taldea laguntza iraunkorra ematera bideratu zen, lan heldutasun progresiboa eskatzen zuten profiletara begira; bigarren taldea, berriz, autonomia handiagoa zuten laneratze azkarreko profiletarako eratu zen, esku hartze trinkoa eta kontzentratua eginez.
Ekipamendu informatikoa eta eskuliburu didaktikoak eskaintzea funtsezko faktorea izan da parte hartzaileen eten digitala murrizteko. Baliabide horiei esker, ikaskuntza Kurtzio Kultur Etxeko ikasgelatik harago joan da, eta erabiltzaileei behar dituzten tresnak eman zaizkie lana modu autonomoan eta aktiboan bilatzeko. Egitura oinarri sendo horri esker, hamar hilabetez egindako trebakuntza katalogoa osatu da.
Ibilbide pedagogikoak bilakaera bat izan du, eta oinarrizko identitate profesionala sortzetik epe luzerako helburu estrategikoak planifikatzera igaro da.
Sopela Integra 2025-2026 programaren azken balorazioa errendimendu handikoa da, eta, horretarako, parte hartzaileen erantzunean eta lortutako gizarteratze emaitzen sendotasunean oinarritu da.
Programa amaitu ondoren trantsizio fase egituratu bat egiteko helburuarekin, 2026ko apiriletik, izena eman duten pertsona guztiei formalki jakinarazi zaie ibilbideei jarraipena emateko aukera dutela Sopelako Udaleko Toki Garapen Saileko Orientazio Zerbitzu Iraunkorrek, Integrando Fundazioarekin elkarlanean, eskaintzen duten banakako orientazio zerbitzuaren bidez. Ekintza honekin, Udalak etenik gabeko estaldura teknikoa bermatzen du, programan zehar sortutako enplegagarritasun kapitala udal baliabideen laguntzarekin mantentzea ahalbidetuz.
2026ko apirilean, Sopelak azken hamarkadetako udalerriko enplegu daturik onenak erregistratu zituen —2025eko apirileko zifrak ere hobetu zituen—, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren datu estatistikoen arabera.
Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Sopelan enpleguari buruz erregistratutako datuak onak budila ere, hurbileko enplegua sustatzen jarraitzeko apustua egiten dugu, eta Udaleko Tokiko Garapen sailak irekita jarraituko du, Sopela Integra programan parte hartu duten pertsonei zein lehen aldiz hurbiltzen direnei urte osoan zehar funtzionatzen duen eta laneratzea errazten duen orientazio eta laguntza zerbitzuak eskaintzeko”.
