90 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalak Irantzu Lekue artistaren obra berria aurkeztu du Arrietara hondartzan: “Itsasoa gara”. Lan honen bitartez, itsasoa zaintzearen garrantziaz kontzientzia hartzea bilatu du artistak, eta bertako flora eta faunaren aberastasuna balioan jarri nahi izan ditu.
Sopelako herritarrek bozketa bidez erabaki zuten artistaren proposamena, eta obra egiten egon den bitartean ere, herritarren proposamenak aintzat hartu ditu Lekuek. Esaterako, herritarrek eskatuta, marrazo bat margotu du horma irudian. Artistak bi hilabete inguru eman ditu bertan lanean.
Ekimen honen bidez, Udalak herriko gune enblematiko bat berritu eta balioan jarri du, sopeloztarren gustu eta iritziekin bat eginez. Proiektuak inguruko paisaia eta nortasuna islatzea du helburu, artearen bidez espazio publikoa eraldatuz.
