76 Aldiz ikusita, 3 gaur
Iraileko lehen asteburuan, Sopela euskal kulturaz eta tradizioz beteko da: Euskal Jaia ospatuko dute. Irailaren 4tik 6ra, adin guztietarako jarduera andana antolatu dituzte udalerrian.
Barikuan, irailaren 4an, hasiko dira ekintzak: umeentzako sorkuntza tailerrak eta Aukeran konpainiaren “ADK 3.7 DUALTASUNA” dantza eta musika ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Zapatuan, irailaren 5ean, nekazal azoka egingo da Udaletxeko plazan, 10:00etatik 15:00etara. Barazkiak, fruta, gazta, ogia eta pastelak erosteko aukera egongo da bertan, besteak beste. 10:00etatik aurrera, Barinatxe Txistu Taldea arituko da udalerriko kaleak girotzen, eta, 12:30etik aurrera, berriz, Sopela Kantari taldearen txanda izango da. Horiez gain, umeentzako tailerrak eta Josepa Kale Kale taldearen erromeri ibiltaria izango dira.
Domekan, irailaren 6an, Zirrimarra elkarteak aire zabaleko XVIII. Pintura Lehiaketa antolatu du. Era berean, artisautza azoka, herri kirolen erakustaldia, Sopelako Panderojoleak taldearen kalejira eta ohiko sukalki lehiaketa egingo dira, beste jarduera askoren artean.

