152 Aldiz ikusita, 1 gaur
Irailaren 15era arte, zabalik dago Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak antolatzen dituen Ekogune ikastaroetan izena emateko epea.
Sopelan edo Uribe Kostako gainerako udalerri mankomunaturen baten (Barrika, Berango, Gorliz, Plentzia, Lemoiz eta Urduliz) erroldatuta egon behar da ikastaroetan parte hartu ahal izateko, eta ingurumenarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira.
Oraingo honetan, ikastaro hauek eskainiko dira:
- Objetuak eta altzariak zaharberritzea.
- Tailer jasangarriak.
- Nola egin pasta freskoa eta saltsa gehigarriak.
- Hitzaldi-tailerrak: nekazaritzako ondarea zaintzeko sukaldaritza tradizionala.
- Osasuntsu eta elikagarri jatea, sukaldean denbora laburra erabiliz.
- Gozo-gozo bizi zaitez, azukrerik gabeko postreak janez.
- Umeenentzako sukaldaritza tailerra 8-12 urte.
- Gazteentzako sukaldaritza tailerra 13-18 urte (euskaraz).
- Gabonetako apaingarri jasangarriak.
- Udazken-neguko sukaldaritza.
Onartuen zerrenda 2025eko irailaren 23an argitaratuko da Uribe Kosta Mankomunitateko webgunean. Eskabide kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira plazak.
Izen-ematea online egin behar da, formulario honen bidez.
Informazio gehiagorako, egin klik hemen.
