227 Aldiz ikusita, 1 gaur
Atxabiribil, Ingesta eta Arrietara aldean bizi diren ikasleei urruti xamar gelditzen zaie Iberreko institutua, batez ere neguan eta eguraldi euritsuarekin. Sopelbusa garraio aukera bikaina da zonalde horietako ikasleen joan etorriak errazteko:
- Goizeko 8.00etan Atxabiribileko aparkalekutik irten eta minutu gutxi batzuetan Sopelako kanpina, Itxasalde (Skate Park sarreran) eta Arrietara etorbideko errotondatik pasatzen da Sopelbusa. 8.10etan Sopelako anbulategian jeitsiz gero, pare bat minututan Iberren egon daitezke ikasleak, 8.30etan klasera sartzeko.
- Bazkal ostean, Sopelbusa anbulategitik 15.15etan pasako litzateke kontrako norabidean, minutu gutxi batzuetan Atxabiribilera helduz.
Inguruko udalerrietan ez ezik, Sopekako Udalak duen garraio publiko propioak aukera bikainak ematen ditu gure herri barnean mugitzeko. Erabili dezagun!