181 Aldiz ikusita, 1 gaur
Gobernu Taldearen lehentasunezko helburuen artean dago Sopelako Udala herritarrengana hurbiltzea, eta, hori lortzeko, aldez aurretik hitzordua hartzeko sistema bat jarri du martxan.
Sistema honen helburua ez da eskaerak egiteko edo prozedurak hasteko legez ezarritako bitartekoak ordezkatzea, baizik eta irisgarritasun instituzionala indartzea, udalerriko bizilagunen eta Udalaren artean zuzeneko komunikazio-kanal berri bat sortuz.
Agendak
Asteazken goizetan honako agenda hauek egongo dira eskuragarri:
- Alkatearekin hitzordua – Guruzne Carrasson
- Aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua Hirigintzako zinegotziarekin – Mikel Tapia
- Aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua Unai del Burgo herritarren segurtasuneko zinegotziarekin.
Asteazkenean joaterik ez balego, telefonoz deitzeko eska liteke, hala badagokio, ordutegi berri bat adosteko. Beste ordutegi bat eskatzeko, dagokion agendan erabilgarri dauden hitzorduetako bat gordeko da, eta “gaia” atalean adieraziko da.
Ostegun goizean Eder García Toki Garapeneko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziaren agenda egongo da eskuragarri:
Aurretiko hitzordua eskatzeko moduak:
- Aurrez aurre, Udaleko edo Larrabasterrako jendearen arretarako udal-bulegoetan.
- Telefonoz: 94 406 55 00 luzapenetan: 100/104/105/601
- Internet bidez, esteka honetatik (ez du identifikazio elektronikorik behar): https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/citaprevia.1