227 Aldiz ikusita, 1 gaur
Haurdunaldiari dagokion baja hartu du gaur Guruzne Carrasson Sopelako alkateak, eta, ondorioz, Unai del Burgo izango da aurrerantzean jarduneko alkatea.
Amatasun baimena bukatzen zaionean itzuliko da Carrasson bere zereginetara. Udaletik gogorarazi dute emakume alkateek, beste edozein langilek bezala, eskubidea dutela kontziliaziorako eta beren amatasuna lasaitasunez eta segurtasunez bizitzeko. Horrekin batera, nabarmendu dute euren jarduna talde lanean oinarritzen dela, eta, beraz, trantsizioa erabat arina eta koordinatua izango dela.
