111 Aldiz ikusita, 3 gaur
Amatasun baimena bukatuta, bere ohiko jardunera itzuli da gaur Guruzne Carrasson Sopelako alkatea.
Abenduan hartu zuen haurdunaldiari dagokion baja Carrassonek, eta, denbora honetan, Unai del Burgo aritu da jarduneko alkate gisa.
Era horretara, alkateak bere agenda instituzionalari heldu dio ostera ere, eta datozen hilabeteetarako Udalak martxan dituen proiektuak eta lan ildoak bultzatzen jarraituko du.
