62 Aldiz ikusita, 2 gaur
Larunbat honetan, azaroak 7, putxera lehiaketa egingo da udaletxeko plazan. Hori dela eta, Gure Lurreko Merkatua lekualdatu egin beharko da aste honetan; udaletxearen ezkerraldean egingo da azoka, “patinatzailearen parkean”, hain zuzen ere.
Ordutegia ohikoa izango da: 10:00etatik 14:00etara.
Hauek izango dira parte hartuko duten ekoizleak eta produktuak:
- Barazki eta fruta ekologikoak: Jon Ander – Ekorlegi / Jagoba Galarza
- Ogia eta euskal pastela: Saratxaga
- Txerrikia: Urigoitiko txorizoak
- Gazta: Eneko Serrano
- Konbutxa: Dai Konbutxa
- Landareak: Iabiti landareak
Animatu eta hurbildu zaitez bertara!


