130 Aldiz ikusita, 1 gaur
Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Denon Bizitzak Erdigunean plataformak konbokatutako Greba Feminista Orokorraren harira, azaroak 30 honetan zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko borrokan Sopelako Udalaren langile askok greban parte hartu dezakete. Beraz, izan daiteke grebak udalaren hainbat eginkizun eta zerbitzuri eragitea.
Hori dela eta, greba kasuetan ohikoa denez, Sopelako Udalak ezinbesteko zerbitzu minimoak bermatuko ditu, hala nola, sarrera erregistroa eta Zipiriñeko atezaintza. Era honetan, langileen grebarako eskubidea eta herritarrei arreta ziurtatuko ditu Udalak.