111 Aldiz ikusita, 3 gaur
- Obrak egiteko epea 5 astekoa da, eta, beraz, urriaren 20rako amaituta egotea aurreikusten da.
- Lanak oraingo atea kendu eta eraitsiz hasiko dira, eta horren ordez behin-behineko bat jarriko da, ikasleei Zipiriñera modu seguruan sartzea bermatzeko.
Sopelako Udalak joan den astelehenean, irailaren 4an, hasi zituen Goiene kalea jatorrizko egoerara itzultzeko lanak. Obrak egiteko epea 5 astekoa da, eta, beraz, urriaren 20rako amaituta egotea aurreikusten da.
Udal Idazkaritzaren eta Arartekoaren txostenei jarraituz, otsailaren 3an Tokiko Gobernu Batzarrak Goiene kalea bere jatorrizko egoerara itzultzea erabaki zuen. “Data horretatik aurreko legegintzaldiaren amaierara arte (2023ko maiatzaren 28a), ez zen proiekturik onartu eta ez zen obrarik kontratatu, beraz, uztailean eta abuztuan zehar Goiene kalea berreskuratzea materialki ezinezkoa izan da”,nabarmendu du Mikel Tapia Hirigintza Saileko zinegotziak.
Ekainaren 17an korporazio berria eta uztailaren 6ko Antolakuntza Osoko Bilkura eratu ondoren, Gobernu Talde berriak, hainbat udal sailekin batera (bulego teknikotik bertatik esku-hartze eta kontrataziora), Goienako obren lizitazio-prozesua garatu zuen uztailaren 7tik abuztuaren 8ra, interes publikoagatik presako izapidetzearen bidez. Azkenik, abuztuaren 18an obra alkatetza-dekretu bidez esleitu zen eta kontratua abuztuaren 30ean sinatu zen.
Obraren hasiera
Lanak oraingo atea kendu eta berau eraitsiz hasiko dira eta horren ordez behin-behineko ate bat jarriko da, ikasleei Zipiriñera modu seguruan sartzea bermatzeko. “Hortik aurrera, obrak eskola-jardueran ahalik eta eragin txikiena izan dezan saiatuko gara, betiere ikastetxearen funtzionamendu egokirako beharrezko segurtasun-neurriak mantenduz”, argitu du Tapiak.
Nabarmendu behar da eskolako jolaslekua arratsaldeetan zabalik mantenduko dela erabilera publikorako, “obraren beraren beharrengatik batzuetan izan ezik, eta kasu horietan udalaren komunikazio-kanalen bidez jakinaraziko dira”, azpimarratu du zinegotziak.
Azkenik, Udalak, ahal den neurrian, Zipiriñera “oinez eta ez ibilgailu pribatuen bidez” joateko eskatzen die familiei.