144 Aldiz ikusita, 1 gaur
Beste urte batez, Sopelako udaletxeko inguruak eta udalerriko kaleak euskal kulturaren erakusleiho bihurtuko dira Euskal Jaia ekimenari esker.
Jaialdiaren baitan, irailaren 6an, Artisautza Azoka egongo da, 11:00etatik 15:00etara. Gehienez, 25 postu jarri ahal izango dira, eta eskabidea egiteko epea gaur hasi eta abuztuaren 26ra arte egongo da zabalik. Eskaerak modu presentzialean edo elektronikoki —egoitza elektronikoaren bidez— egin daitezke.
Informazio guztia hemen:
