233 Aldiz ikusita, 1 gaur
Gaur, urtarrilaren 31an Sopelako Udalaren osoko bilkura egingo da eta besteak beste, honako gai garrantzitsuak bozkatuko dira:
- IRAKASKUNTZAKO SISTEMA OROKORRAK ZABALTZEKO SOPELAKO ARAU SUBSIDIARIOEN 10. ALDAKETA PUNTUALAREN BEHIN BETIKO ONARPENA. Horrela, Loroñoko partzelan Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak hezkuntza zentro berri bat eraiki ahal izateko urrats garrantzitsua emango du Udalak.
- SOPELAKO UDALA BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOARI ATXIKITZEKO ESKARIA, Sopelan metro maiztasunaren handipena eskatzeko ezinbestekoa.
- 2024ko UDAL AURREKONTU OROKORRAK, udalaren funtzionamendua baldintzatuko duena ekitaldi honetan.
- Sopelako Auzo Alternatiba udal talde politikokoak aurkeztutako MOZIOA, ARRIETARA eta SOLONDOTA-ko bizilagunentzako aparkalekuen erreserba eskatzearen ingurukoa.
Auzokideak animatzen ditugu osoko bilkuran parte hartzera, arratsaldeko 18.30etan, Udaletxeko areto nagusian.