111 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak jakinarazi duenez, garbigune mugikorra herrian izango da datorren ostegunetik, urriaren 22tik, azaroaren 5era bitartean. Sektore ibiltari honen zerbitzua Akilino Arriola kalean egongo da kokatuta, elizaren ondoan, herritarrek etxeko hondakin bereziak modu egokian birziklatu ditzaten.
Ekimen honen bidez, herritarrek erraztasun handiagoak dituzte ohiko edukiontzietara bota ezin diren hondakin txikiak eta bereziak bertan uzteko. Zerbitzuak honako hondakin hauek onartuko ditu:
- Etxekotresna txikiak eta sukaldeko tresnak.
- Etxeko olioa (ontzi itxian).
- Sakelako telefonoak eta kableak.
- Pinturak eta disolbatzaileak, baita aerosolak ere.
- Kutsatutako xurgatzaileak.
- Tonerrak eta tintazko kartutxoak
- Kapsulak (metalezkoak zein plastikozkoak).
- Pilak.
- CDak, DVDak eta kaseteak, eta baita ” ere.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu zerbitzu hau erabiltzera, ingurumenaren zaintzan eta birziklapenean denen artean laguntzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, garbiker.bizkaia.eus webgunea kontsultatu edo 944 034 090 telefono zenbakira deitu daiteke.

